| 1994ean sortu zen KEMEN, eskia praktikatzen
zuten pertsona ezindu batzuen ekimenez. Elbarrien kirol elkarte bat
da eta kolektibo horretan kirolaren praktika bultzatzea da bere egiteko
nagusia.
KEMENen lehen helburua elbarria pertsona bezala
garatzea eta gizartean ahalik eta integrazio handiena lortzea da.
Eta jomuga hori lortzeko bitartekoetako bat, gure ustez, kirola
pratikatzea denez, bide horixe hautatu dugu.
Gorago esan dugun bezala, jatorriz eskiaren mundutik bagatoz ere,
kirol elkarte gisa hazten joan garen neurrian eta bazkide eta zaletasun
desberdinak integratu ahala, kirol gehiago egiten joan gara, eta
hala, gaur egun, ondorengo kirol jarduerak praktikatzen dira KEMENen
barruan:
- Neguko Kirolak
- Urpeko Jarduerak
- Atletismoa |
- Igeriketa
- Txirrindularitza
|
Esan behar da, aipatutako kirol hauen praktikarako material egokitua
eta ikastaroak ditugula KEMENen. Baina horiez gainera,
beste sekzio hauek ere une honetan jaiotzen edo sortzeko puntuan daude
: Rafting/Piraguismoa, Mahai Tenisa, Zaldiketa, e.a.
Aipatu diren kirol horietakoren bat egin edo probatu nahi baduzu,
edota beste kirolen batean jarduteko gogo berezia baduzu, zatoz
guregana eta hitz egingo dugu.
AURRERA, ZURE DEIAREN ZAIN GAUDE !!!
|